Ozeanoak eta kriosfera

Ozeanoak eta kriosfera

Munduko ozeanoak berotzen ari dira, itsasoaren maila gorantz ari da eta kriosfera etengabean masa galtzen ari da.

Munduko biztanleriaren %28a baino gehiago kostaldean edo kostatik hurbil eta itsasoaren mailatik ehun metro baino gutxiagora bizi zen 2010 urtean (1). Euskaldun askorentzat bezala beste hainbat herrialdek ere itsasoa dute bizimodu, janari iturri eta baita ere kultura. Kostatik urruti ere, askok dute ozeanoa eta kriosfera beharrezko. Elur eta izotz urtzeak asetzen ditu mendialdeko ibaiak eta jende askoren egarria. Are gehiago, ozeanoek eta kriosferak gure klima eta eguraldia arautzen dute. Baina geuk sortutako aldaketek biak, ozeanoak eta kriosfera, kinka larrian jarri dituzte.

Ozeanoak arnasestuka

Planeta berotzen den heinean, 1ºC-ko langa 2017an gainditu genuen (2), ozeanoak bero soberakin hori jasotzen saiatzen dira. Azken 50 urteetan klima sistemak zuen bero soberakinaren %90 hartu dute ozeanoek (3). Ondorioz, litekeena da 1993 geroztik ozeanoen berotze tasa bikoiztu izana. Aldi berean, emititzen dugun karbono dioxidoaren zati haundi bat xurgatzen dute ozeanoek. Solik 1980tik aurrera emititu dugunaren %20-30a beragan hartu dutela uste da. Honen eragin zuzena ozeanoen azidifikazioa da, ozeanoaren ur-azaleko pH-a gutxitu dugu gizakiok. Bestetik, ozeanoak berotu ahala hedatzen ari dira baita ere. Udaran budina handitzen den bezalaxe, ozeanoak hedapen termikoa deritzona jasaten ari dira.

Argazkia: Ant Rozetsky

Kriosfera argaltzen

Planeta berotu ahala kriosfera murrizten doa baita ere, mundu osoko hainbat izotz-geruza eta glaziar ari dira masa galtzen. 2006 eta 2015 urteen artean, Groenlandiako izotzak bataz bestean 278 gigatona galdu zituen urtero (3). Antartikako izotzak aldiz 155 gigatona urteko tasan galdu zuen masa, Antartiko mendebaldeko izotz galeran erruz bereziki. Groenlandia eta Antartikatik kanpo mundu osoko glaziarrek 220 gigatona urteko bataz bestekoan galdu zuten izotza.

Izotz geruzaren aldaketa metatua, 1992 eta 2016 urteen artean.
(oinarria Bamber et al., 2018; IMBIE Taldea, 2018).
Irudia: IPCC Special Report on the Ocean and Cryosphere in a Changing Climate.

Groenlandiako eta Antartikako izotz-geruzek jasandakoko masa galerek eragin zuzena izan dute itsasoaren maila. Baita ere ozeanoen hedapen termikoak. 1970eko hamarkadaz geroztik itsas mailaren gorakadaren azelerazioa ozeanoaren hedapen termikoa eta Groenlandiako izotz-galera handitzearen ondorioz sortu da (4).

2006 eta 2015 urteen artean, 1901- 1990  garaiarekin alderatua, itsasoaren mailaren igoera tasa 2.5 aldiz bikoiztu da.

IPCC

Honez gero egoera latza ez balitz azken ikerketek (5) etorkizun okerragoa irudikatzen dute. Ikertzaileek azken hiru hamarkadetako Groenlandiako izotz galtzea aztertu dute, neurri bezala glaziarren muga marrazten duen lerroa begiztatuz. Aurreko mendean lerro hau nahiko egonkor mantentzen ari bazen ere, mende hasieran, 2000 eta 2005 urteen artean, bat bateko abiadura hartu zuen izotz galerak. Hainbestekoa izan da izotz galtzea non Groenlandiako glaziarren izotz murrizketaren dinamikan aldaketa eragin da.

Planetaren beroketa gelditu arren izotz geruzaren murrizketak aurrera jarraituko du.

Zein da etorkizuna?

Parisko akordioa betetzen bada, ez dirudi hala izango denik, adituek (6) 30 eta 65 cm bitarteko itsas mailaren igoera aurreikusten dute 2010erako, 1986-2005 garaiarekin alderatuta. Kasurik okerrenean, non ez dugun ezer egiten eta tenperatura 4ºC gora doan, itsasoaren mailaren gorakada 63 cm eta 1.32 metro arteko izan liteke mende bukaeran.

Egoera hau ekiditeko zerbait egingo ahal dugu?

Erreferentziak:

  1. Abram, N., J.-P. Gattuso, A. Prakash, L. Cheng, M.P. Chidichimo, S. Crate, H. Enomoto, M. Garschagen, N. Gruber, S. Harper, E. Holland, R.M. Kudela, J. Rice, K. Steffen, and K. von Schuckmann, 2019: Framing and Context of the Report. In: IPCC Special Report on the Ocean and Cryosphere in a Changing Climate [H.-O. Pörtner, D.C. Roberts, V. Masson-Delmotte, P. Zhai, M. Tignor, E. Poloczanska, K. Mintenbeck, A. Alegría, M. Nicolai, A. Okem, J. Petzold, B. Rama, N.M. Weyer (eds.)]. In pres
  2. IPCC, 2018: Summary for Policymakers. In: Global Warming of 1.5°C. An IPCC Special Report on the impacts of global warming of 1.5°C above pre-industrial levels and related global greenhouse gas emission pathways, in the context of strengthening the global response to the threat of climate change, sustainable development, and efforts to eradicate poverty [Masson-Delmotte, V., P. Zhai, H.-O. Pörtner, D. Roberts, J. Skea, P.R. Shukla, A. Pirani, W. Moufouma-Okia, C. Péan, R. Pidcock, S. Connors, J.B.R. Matthews, Y. Chen, X. Zhou, M.I. Gomis, E. Lonnoy, T. Maycock, M. Tignor, and T. Waterfield (eds.)]. World Meteorological Organization, Geneva, Switzerland, 32 pp.
  3. IPCC, 2019: Summary for Policymakers. In: IPCC Special Report on the Ocean and Cryosphere in a Changing Climate [H.-O.Pörtner, D.C.Roberts, V.Masson-Delmotte, P.Zhai, M.Tignor, E.Poloczanska, K.Mintenbeck, A.Alegría, M.Nicolai, A. Okem, J. Petzold, B. Rama, N.M. Weyer (eds.)]. In press.
  4. Frederikse, T., Landerer, F., Caron, L. et al. The causes of sea-level rise since 1900. Nature 584, 393–397 (2020). https://doi.org/10.1038/s41586-020-2591-3
  5. King, M.D., Howat, I.M., Candela, S.G. et al. Dynamic ice loss from the Greenland Ice Sheet driven by sustained glacier retreat. Commun Earth Environ 1, 1 (2020). https://doi.org/10.1038/s43247-020-0001-2
  6. Horton, B.P., Khan, N.S., Cahill, N. et al. Estimating global mean sea-level rise and its uncertainties by 2100 and 2300 from an expert survey. npj Clim Atmos Sci 3, 18 (2020). https://doi.org/10.1038/s41612-020-0121-5

Goiburuko argazkia: Akpatok uhartea Ungava badian Quebec iparraldean. USGS.

2 thoughts on “Ozeanoak eta kriosfera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude