Klima sistema baten baita ematen da, bost osagaiez osaturiko sistema.
Klimaz hitz egiten dugunean, ez gara soilik tenperaturez edo Artikoko izotzez ari. Klima sistema baten baitan gertatzen dira prozesuek osatzen dute. Azter ditzagun labur sistema hau osatzen duten osagaiak.
Lehenik atmosfera dugu, gasez osturiko lurra inguratzen duen geruza. Geruza honetan mundu mailako aire zirkulazioak ematen dira, konposatu kimikoak edota beroa garraiatzen dituztenak. Bero hau eguzkiak bidalitako izpien ondoriozkoa izan liteke, eguzkia baita lurraren argi indarra.
Eguzkiak lurrari energia ematen dio, bereziki tropiko edo tropiko inguruetan, ondoren energia hau latitude altuagotara banatzen da, bai atmosferan zein ozeanoan ematen diren energia garraio prozesuen bidez.
Hemen dugu klima sistemaren bigarren osagaia, hidrosfera: ozeano, ibai, laku eta lurrazpiko urez osatua. Hala ere, ozeanoak dira hidrosfera osatzen duten elementuetan nagusi, eta baita ere atmosferak duen ur lurrinaren iturri nagusia.
Ozeanoan klima-aldaketek eragindako efektuen artean itsasoaren mailaren igoera, ozeanoen bero edukia handitzea edo ozeanoen desoxigenazioa eta azidifikazioa dira nagusi (1).
Bestetik, hidrosfera da lur gainazalak behar duen uraren hornitzailea. Lur gainazalean hainbat lur mota eta landaredia aurki daitezke. Hauen ezaugarri eta eguzkia islatzeko gaitasunaren arabera eguzki energia gehiago edo gutxiago jaso eta emititu ahal izango dute, lurrunketa eta berotze prozesuetan eraginez.
Klima aldaketaren ondorioz lur gainazaleko tenperatura 1.53ºC igo da 2006 eta 2015 artean, 1850-1900 garaiarekin alderatuta (2). Igoera hau batez bestekoan gainazaleko tenperatura globalak jasan duena baina handiagoa da. Lur eta itsas gainazaleko tenperaturak kontuan hartuta 0.87ºC-koa izan baita igoera.
Eguzkia islatzeko gaitasunari dagokionez, kriosferaz hitz egin behar dugu, izan ere izotzez beteriko gainazalek eguzki izpiak islatzeko gaitasun haundia dute. Gainazal izoztu hauek hegoaldeko itsasoan eta Artikoan kokatua daude nagusiki, baina baita Groenlandia eta Antartikoa bezalako lur-gainazaletan. Talde honetan baita ere, munduan zeharreko lurralde izoztu edo elurtuak aurkitzen dira.
Azkenik, bizia dagoen eremu edo taldeek, gizakiok adibidez, biosfera osatzen dugu. Beraz, bost osagai nagusi hauek osatzen dute klima sistema.
Erreferentziak:
(1) Abram, N., J.-P. Gattuso, A. Prakash, L. Cheng, M.P. Chidichimo, S. Crate, H. Enomoto, M. Garschagen, N. Gruber, S. Harper, E. Holland, R.M. Kudela, J. Rice, K. Steffen, and K. von Schuckmann, 2019: Framing and Context of the Report. In: IPCC Special Report on the Ocean and Cryosphere in a Changing Climate [H.-O. Pörtner, D.C. Roberts, V. Masson-Delmotte, P. Zhai, M. Tignor, E. Poloczanska, K. Mintenbeck, A. Alegría, M. Nicolai, A. Okem, J. Petzold, B. Rama, N.M. Weyer (eds.)]. In press.
(2) Jia, G., E. Shevliakova, P. Artaxo, N. De Noblet-Ducoudré, R. Houghton, J. House, K. Kitajima, C. Lennard, A. Popp, A. Sirin, R. Sukumar, L. Verchot, 2019: Land–climate interactions. In: Climate Change and Land: an IPCC special report on climate change, desertification, land degradation, sustainable land management, food security, and greenhouse gas fluxes in terrestrial ecosystems [P.R. Shukla, J. Skea, E. Calvo Buendia, V. Masson-Delmotte, H.-O. Pörtner, D.C. Roberts, P. Zhai, R. Slade, S. Connors, R. van Diemen, M. Ferrat, E. Haughey, S. Luz, S. Neogi, M. Pathak, J. Petzold, J. Portugal Pereira, P. Vyas, E. Huntley, K. Kissick, M, Belkacemi, J. Malley, (eds.)]. In press.
Goiburuko argazkia: Rock Mountains (Mendi Harritsuak), Estatu Batuetan. USGS.
One thought on “Klima sistema – klima non?”