Klima eremu jakin batean eta epe luze batean ematen den eguraldiaren bataz bestekoa da.
Lehenik eta behin klima eta eguraldiaren arteko ezberdintasuna azaldu behar da. Eguraldiak atmosferak une eta leku zehatz batean duen egoera deskribatzen du, tenperatura, presioa eta haizea bezalako elementuen arabera. Beraz, eguraldia gure egunerokoan gertatzen diren eurite, ekaitz edota lainoen arabera definitzen da. Klima, ordea, eguraldiaren bataz bestekoa da.
Klima eremu jakin batean eta epe luze batean ematen den eguraldiaren bataz bestekoa da.
Munduko Meteorologia Erakundea (MME/WMO)
Bataz bestekoa egiteko erabili daitezkeen epeak hilabetekoak edo milioika urtekoak izan daitezke. Baina, zientzialariek, orokorrean, MME gomendioari so eginez, 30 urteko epeak erabiltzen dituzte bataz beteko klima definitu ahal izateko. 30 urteko epe hau klimatologia izendatuko dugu.
Ikus dezagun adibide bat. Hurrengo irudian lur gainazaletik 2 metrorako tenperatura (ºC-tan) irudikatu da, gune geografiko bakoitzean 1981-2010 urtean arteko tenperaturaren bataz bestekoa kalkulatuz. Beraz, lur gainazaleko tenperaturaren klimatologia erakusten digu irudi honek.
Baina, zertarako kalkulatu klimatologia?
Klimatologia kalkulatzeak bi egoera konparatu ahal izateko aukera ematen digu. Adibidez, nolakoa izan zen 2019 urtean tenperatura, ohi baino beroagoa izan ote zen? Hau neurtzeko 2019 tenperaturak klimatologiarekin alderatzen dira (2019 urteko tenperaturei klimatologia kenduz), hala honako bigarren irudia hau eskuratzen dugu.
Bigarren irudi honek 2019 urteko tenperatura anomaliak irudikatzen ditu. Argia da gorri koloreen menpekotasuna, kolore beroak anomalia positiboei dagozkie, kolore hotzek aldiz, klimatologiaren alderatuz, tenperatura negatiboak islatzen dituzte. Beraz, irudi honek azaltzen digunez lur gainazaleko tenperaturen hazkuntza ez da mundu mailan homogeneoa.
Atlantiko iparraldean adibidez tenperatuak ohi baino baxuagoak izan baitziren. Baina aipatzekoak dira Ipar hemisferioko tenperatura anomaliak 2019 urtean, orokorrean, klimatologia baino 1ºC – 3ºC altuagoak, eta Artikoan 5ºC ingurukoak!
Goiburuko irudia: Malaspina glaziarra, Alaskan. USGS
2 thoughts on “Zer da klima?”